XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zailtasunak abertzaleen artean gaindituDUELA denbora gutxi sindikatu abertzaleek autodeterminazioari buruzko agiri bat planteatu zutenean, Madril erne jarri zen, eta gaia indargabetzen saiatu zen, akordioa ondorio politikorik gabeko arazo sindikal huts bat bezala tratatuz.
Geroago ETAk alde batetik eta EAJk bestetik, inolako estalkirik gabe, autodeterminazio eskubidea euskaldun guztiontzako minimo demokratiko beharrezko bat dela (ETA), edo bortizkeriaren bukaerarako negoziaketak ardatza autodeterminazioa duela planteatu dute.
Eta orduan Madril (honek esan nahi duen guztiarekin) urduri ikusi da eta gerra danborrak jo arazi ditu, ez ETArekin hitzegin behar delako edo behar ez delako, baizik eta berriro handia eta bakarra den arazoa azaleratu delako.
Alegia, euskaldunak elkartu daitezkeela nazionalismo espainiarrak orain artean onartzen ez duen horren alde, euskaldunen autodeterminatzeko eskubidearen alde.
Gai hauek ateratzen direnean, EAJk eta EAk zalantza bat bururatzen digute beti: ea beren buruzagiek gai hauek hauteskunde garaiko
Hainbeste aldiz esan dute gauza bat eta unea iritsitakoan alderantzizkoa egin, ezen oinezko abertzaleak zalantzaz eta eszeptizismoz begiratzen baitie.
Erakunde armatuaren agiria politika aldetik argia da, baina prozeduraren zalantza uzten digu.
Zail izango da EAJ eta EA hizketarako esertzea ETAk borroka armatua praktikatzen duen bitartean; eta ETAk aldiz borroka armatuan jarraituko duela dio autodeterminazio eskubidea onartu artean.
Puntu honetara iritsita, gainditzen zailak diren bi gai ikusten dira agiri horretan.
Batetik, bere buruari demokratiko deitzen dion estatu batek ez duela
Bestetik, ezker abertzaleaz aparte beste inork ez du onartuko ETA negoziaketa baten sujeto politikoa izaterik.
Zailtasun hauek, nire ustetan, bakarrik gainditu ahal izango dira alderdi abertzaleek egoera
EAJ eta EA bai HBrekin eta baita ETArekin ere esertzea lortuz gero urrats bat ematen ariko gara.
Garrantzizkoena nola edo hala tresna mantentzea ez, baina helburua lortzea baldin bada, alde bakoitzak bere gain garraiatu dezakeen zama alde batera utzi behar du.
Horrela, EAJ eta EAk (lehenengoak funtsean) gutxienez aparkatu behintzat egin beharko du gure herria piskanaka despolitizatu eta autonomien Espainiari
Ez horietako bakoitzak aldarrikatzen duen mamian eta hori egiteko moduan arrazoin duela planteatzeko, baizik eta lanerako eta elkar ulertzeko puntu amankomun batzuk aurkitzeko, horietatik euskaldunen gehiengoak dudarik gabe nahi duena mahai gainean ipintzeko: galde diezagutela behingoz zer izan nahi dugun.
Batzuek garrantzirik gabekoa dela dioten horixe da arazoaren mamia.
Eta ETAk, nire iritzian, orduan egingo luke tregoa, ez beranduago.
Erakunde armatuari, gaur egiten duen iharduera armatuan (inpakto handia eta koste ttikia) tregoak ez lizkioke garai batean sortzen zizkion arazoak ekarriko.
Eta altxor politiko bat eskuratuko lioke, azken urteotan baztertu duena.
Hitz bitan, eta gaurko
Bide hau ez da, baliatu gabe utzi behar.
Hau da gehiengoak eskuratzen dizkiguna, eta hortik abiatzeak inori kalte politikorik ez dio ekarriko.
Horretarako borondate politikorik baldin badago, azkar ikusiko da nor dagoen lanean jarraitzekotan eta nork duen nahiago bere proiektu politikoa gehiengoaren nahiaren gainetik mantentzea.
IÑAKI ESNAOLA
ABOKATUA